Balkanetako gerretan azkena izan da Kosovokoa, eta Ukrainako gatazka hasi arte Europako herrialde independente berriena. Bisitatzeko ingrediente guztiak dituen ingurua da: mendia, turismorik ez, kultura nahasketa eta gatazka nazionala. Horiek dira nik jartzen ditudan baldintzak lurralde bat edo beste bisitatzeko. Albaniara iritsi, autoa hartu eta zuzenean joan ginen Kosovora, gauez, arroila arteko errepideetatik. Bi mendiguneIrakurtzen jarraitu “3 egun Kosovon“
Tag Archives: Herriak
Armenia, 2. eguna
Aragats sumendia, buruan zauria, arroilak, artzain armatuak, vodka, yazidiak, Armeniako Mendizale Federazioa…
Tuva errepublika, lehena eta ezezagunena
Gehienontzat ezezaguna da Siberia hegoaldeko errepublika hau, mendiek osorik isolatuta. Gutxik dakite, besteak beste, Alemania nazia garaitzeko ezinbesteko lana egin zuela. Iparraldean Saian mendiak, hegoaldean Tannu-Ola mendilerroa, eta mendebaldean Altai handia, 4.000 metrotik gorako menditzarrak dituena. Erdian, ordea, lautada, nekazaritza eta abeltzaintzarako aproposa; modu nomadan bizi dira egun arte. Inguru horretan garatu da Mongoliar jatorrikoIrakurtzen jarraitu “Tuva errepublika, lehena eta ezezagunena”
Pobeda peak, alpinismo sobietarraren garaipen eguna
Maiatzaren 8an eta 9an 75 urte betetzen dira Sobiet Batasunak eta indar aliatuek Alemania nazia garaitu zutenetik. Sobiet Batasun ohiko bi mendik daramate garaipenaren izena: Jengish Chokusu (Kirgizistan-Txina, 7.439m) eta Pobeda (Sakha Errepublika, Errusia, 3.003m). 1917ko urriko iraultzak alpinismoa eraldatu zuen Sobiet Batasunean. Iraultza baino lehenago Kaukasoko mendietan igoera batzuk eginak ziren, XIX. Mendeko alpinismoarenIrakurtzen jarraitu “Pobeda peak, alpinismo sobietarraren garaipen eguna”
Txina
Nepalgo nekazari komunistekin
Uztailaren 6a zen, eta Bhaktapur herriko taberna batean wifia lortu genuen sanferminetako txupinazoa ikusteko. Ez omen zen garaia Nepalen egoteko, sanferminak Iruñean eta montzoi garaiaren hasiera Nepalen. Trekking denboralditik kanpo ginen, turista ia bakarrak. Urtebete eta zerbait gehiago zen 2015eko apirilaren 25eko lurrikara hark herrialdearen zati handi bat suntsitu zuenetik. Katmandu, Bhaktapur eta beste zenbaitIrakurtzen jarraitu “Nepalgo nekazari komunistekin”
Hegoafrika
Brasil
Argazkiak María Luisa Salazar (Caracas, Venezuela) eta biok aterata, 2016ko urri eta azaroan