3 egun Kosovon

Balkanetako gerretan azkena izan da Kosovokoa, eta Ukrainako gatazka hasi arte Europako herrialde independente berriena. Bisitatzeko ingrediente guztiak dituen ingurua da: mendia, turismorik ez, kultura nahasketa eta gatazka nazionala. Horiek dira nik jartzen ditudan baldintzak lurralde bat edo beste bisitatzeko. Albaniara iritsi, autoa hartu eta zuzenean joan ginen Kosovora, gauez, arroila arteko errepideetatik. Bi mendiguneIrakurtzen jarraitu 3 egun Kosovon

Armenia, 1. eguna

Arratsaldeko 8etan lur hartzen du hegazkinak, elurrez estalitako Xeremetiebo aireportuan, Mosku. Gauerdian dugu Erevanera eramango gaituen hegaldia, bitartean itxaron. Azal iluneko aurpegiak, gehienek janzten dituzten arropak bezala, eta maskararik ia ez ahoetan. Begi guztiak,berriz, guri zuzenduak; turista bakarrak gara.

Kirgizistan

Eskuineko eskuarekin helduta, eguzkia bereganatu nuen. Ezkerreko eskuarekin helduta, ilargia harrapatu nuen. Eskuineko eskuak eguzkia zeukan, ezker eskuak ilargia eusten zuen, Eguzkia hartu nuen eta jarri ilargiaren lekuan. Ilargia hartu nuen eta jarri eguzkiaren lekuan. Eguzkia eta ilargiarekin batera gora hegan egin nuen zerura. Manas poemaren zati bat. Manas XI. mendean Uigur etniaren aurka borrokatuIrakurtzen jarraitu “Kirgizistan”

Nepalgo nekazari komunistekin

Uztailaren 6a zen, eta Bhaktapur herriko taberna batean wifia lortu genuen sanferminetako txupinazoa ikusteko. Ez omen zen garaia Nepalen egoteko, sanferminak Iruñean eta montzoi garaiaren hasiera Nepalen. Trekking denboralditik kanpo ginen, turista ia bakarrak. Urtebete eta zerbait gehiago zen 2015eko apirilaren 25eko lurrikara hark herrialdearen zati handi bat suntsitu zuenetik. Katmandu, Bhaktapur eta beste zenbaitIrakurtzen jarraitu “Nepalgo nekazari komunistekin”

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez