Balkanetako gerretan azkena izan da Kosovokoa, eta Ukrainako gatazka hasi arte Europako herrialde independente berriena. Bisitatzeko ingrediente guztiak dituen ingurua da: mendia, turismorik ez, kultura nahasketa eta gatazka nazionala. Horiek dira nik jartzen ditudan baldintzak lurralde bat edo beste bisitatzeko. Albaniara iritsi, autoa hartu eta zuzenean joan ginen Kosovora, gauez, arroila arteko errepideetatik. Bi mendiguneIrakurtzen jarraitu “3 egun Kosovon“
Category Archives: Herriak
Armenia, 2. eguna
Aragats sumendia, buruan zauria, arroilak, artzain armatuak, vodka, yazidiak, Armeniako Mendizale Federazioa…
Armenia, 1. eguna
Arratsaldeko 8etan lur hartzen du hegazkinak, elurrez estalitako Xeremetiebo aireportuan, Mosku. Gauerdian dugu Erevanera eramango gaituen hegaldia, bitartean itxaron. Azal iluneko aurpegiak, gehienek janzten dituzten arropak bezala, eta maskararik ia ez ahoetan. Begi guztiak,berriz, guri zuzenduak; turista bakarrak gara.
Transpirenaika, Pirinioen iparraldetik (Covid aroan)
Covid gaitzak mundu zabaleko bidaia handiak egiteko ohiturari frenoa jarri dio, eta hein batean poztu egin naiz horretaz. Geroz eta amorru gehiago ematen dit herrialdeak ezabatzen dituen jendeak, bere ingurua erabat ezezaguna zaion bitartean. Ni ere bidaia handiak, munduko txoko ezezagunetara egin zalea naiz, baina gure inguruko txoko ezagun zein ezezagunetan ibili ondoren. Sare sozialakIrakurtzen jarraitu “Transpirenaika, Pirinioen iparraldetik (Covid aroan)”
Tuva errepublika, lehena eta ezezagunena
Gehienontzat ezezaguna da Siberia hegoaldeko errepublika hau, mendiek osorik isolatuta. Gutxik dakite, besteak beste, Alemania nazia garaitzeko ezinbesteko lana egin zuela. Iparraldean Saian mendiak, hegoaldean Tannu-Ola mendilerroa, eta mendebaldean Altai handia, 4.000 metrotik gorako menditzarrak dituena. Erdian, ordea, lautada, nekazaritza eta abeltzaintzarako aproposa; modu nomadan bizi dira egun arte. Inguru horretan garatu da Mongoliar jatorrikoIrakurtzen jarraitu “Tuva errepublika, lehena eta ezezagunena”
Pobeda peak, alpinismo sobietarraren garaipen eguna
Maiatzaren 8an eta 9an 75 urte betetzen dira Sobiet Batasunak eta indar aliatuek Alemania nazia garaitu zutenetik. Sobiet Batasun ohiko bi mendik daramate garaipenaren izena: Jengish Chokusu (Kirgizistan-Txina, 7.439m) eta Pobeda (Sakha Errepublika, Errusia, 3.003m). 1917ko urriko iraultzak alpinismoa eraldatu zuen Sobiet Batasunean. Iraultza baino lehenago Kaukasoko mendietan igoera batzuk eginak ziren, XIX. Mendeko alpinismoarenIrakurtzen jarraitu “Pobeda peak, alpinismo sobietarraren garaipen eguna”
La etnia Tamang de Langtang
No me gusta sacar fotos de gente de los lugares que visito, creo que esa actitud es descendente del colonialismo y “ese descubrimiento del mundo”, como aquellos “exploradores” que exponían (tanto vivos como muertos) a los indios como trofeo de sus éxitos. Pues hoy es parecido pero disparando con la cámara de fotos. Lo queIrakurtzen jarraitu “La etnia Tamang de Langtang”
Nepalgo nekazari komunistekin
Uztailaren 6a zen, eta Bhaktapur herriko taberna batean wifia lortu genuen sanferminetako txupinazoa ikusteko. Ez omen zen garaia Nepalen egoteko, sanferminak Iruñean eta montzoi garaiaren hasiera Nepalen. Trekking denboralditik kanpo ginen, turista ia bakarrak. Urtebete eta zerbait gehiago zen 2015eko apirilaren 25eko lurrikara hark herrialdearen zati handi bat suntsitu zuenetik. Katmandu, Bhaktapur eta beste zenbaitIrakurtzen jarraitu “Nepalgo nekazari komunistekin”